21.56 €

SD Alumno. Euskara. 1 Lehen Hezkuntza. Bizigarri

Euskera
Josefa Antonia Guardiola Chorro [Pepa Guardiola]; Josep Maria Lozano Lerma; Kattalin Arizmendiarrieta Markuerkiaga; Joaquina Jacoba Barba Plaza [Joaquina Barba]; Ferrán Bataller Gomar [Ferrán Bataller]; Imma Blanco Miñana; Laila Campos; Amaia Apalauza; Lide Zubiaur
Formato: Digital Alumno Publicación: 2014 ISBN: 9788498552768

Índice

1. Maluta marigorringoa
2. Katu zuria
3. Kira eta txokolatezko pastela
4. Altxorraren leizea
5. Artea eta bi habiak
6. Ginkgoa eta papagaia
7. Eguzki, eguzkitxo
8. Inurria eta enara
9. Zurezko kutxatxoa
10. Ipotxak ere oporretan
11. Barre egiten ez zekien robota
12. Gidari-familia bat

Bizigarri proiektuaren helburua, Euskara ikasgairako, ikasleengan trebetasun linguistikoak garatzea da, eraginkortasunez komunikatzeko gai izan daitezen.
Katagorria eta haren lagunak iritsi dira Lehen Hezkuntzako 1. mailako proiektura. Neska-mutil hauetako bakoitzak adimen mota bat dauka, eta egunero elkartzen dira Rasi katagorriarekin, istorioak kontatzeko xisteraren inguruan.
Eduki linguistikoak baliabide hauek baliatuz lantzen ditu:
- Irakurgai atseginak eta hausnarketa sustatzeko komunikazio-egoerak.
- Urratsez urrats egiteko jarduerak, analisi linguistikoaren prozedurak lantzen has daitezen.
- Jolas elkarreragileak, ikasitakoa finkatzeko.
Irakurmena lantzeko programa espezifiko bat eskaintzen du:
- Irakurketa eraginkorra lortzeko bidean, estrategiak ikasteko dinamikak.
- Ulermen-mailak garatzeko zeregin egituratuak, testu-tipologiak abiapuntu hartuta.
- Ebaluazio-probak, irakur-trebetasunak zer mailatan eskuratu diren ikusteko.
- Irakurtzera animatzeko jolas-proposamenak euskarri ezberdinetan.
Maila bakoitzean hitzak egoki idazten ikasteko, baliabide hauek eskaintzen dituen ortografia-programa dauka:
- Arreta eta ikus-memoria lantzeko jarduerak ikus-entzunezko materialekin eta eskuz erabiltzekoarekin, betiere ikasleen ikasteko estiloei egokituta.
- Diktaketak banakako eta binakako dinamikekin.
- Banakako fitxategiak, norberaren autoikaskuntza erregistratzeko.
Sormena eta adierazmena sustatzen ditu baliabide hauen bidez:
- Testuinguruan kokatutako jarduera iradokitzaile eta gertukoak.
- Testu-ereduak ikus-entzunezko euskarri ezberdinetan.
- Komunikazio-interakziorako eta testuak aurkezteko estrategiak.
- Eskuz lan egiteko materiala eta baliabide elkarreragileak.
Eta 1. mailan… lehen hiruhilekoan, irakur-idazketako bi maila daude aukeran, ikasleen beharrak zein: Letraz letra eta Hitzak barra-barra.
Ikaslearen liburuarekin batera doaz:
   -Irakurgaien liburua
   -Katagorria eta haren lagunak
Hiruhileko bakoitzean, gure lagunen ipuinen liburu bat. Audioak eta sormen-idazketarako jarduerak barne.